Datuen babesa

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ETA BABESTEKO POLITIKAREN BALDINTZA OROKORRAK

Mesedez, irakurri arretaz erabiltzeko baldintza hauek webgune hau erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak hauxe dakar: erabiltzaileak inplizituki aintzat hartu du baldintzak onartzen dituela. Horiekin ados egon ezean edo zalantzaren bat baduzu, mesedez ez erabili webgune hau.

DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.cedd.net webgunearen xede nagusia informatzea da, bai eta herritarrak EGUíA-CAREAGA FUNDAZIOAK kudeatzen duen Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroaren zerbitzuen jakinaren gainean jartzea ere.

EGUíA-CAREAGA FUNDAZIOAK bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babesteko alorrean bete beharreko betebehar legalak, batez ere honako gai hauetan:

a) Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua.

b) Datuak biltzearen helburua.

c) Informazioaren hartzaileak.

d) Galderen hautazko edo derrigorrezko izaera.

e) Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.

f) Ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko eskubidea gauzatzeko aukera.

g) Tratamenduaren arduradunaren (edo, hala badagokio, haren ordezkariaren) izena eta helbidea.

EGUíA-CAREAGA FUNDAZIOAREN asmoa hauxe da: erabiltzaileak informazio egokia izatea datuak eskatzen den moduan emango dituen ala ez espresuki askatasunez eta bere borondatez erabaki ahal izateko. Ildo horretan, erabiltzaileari jakinarazten diogu bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, eta EGUíA-CAREAGA FUNDAZIOA dela fitxategi horren arduraduna.

Kasu bakoitzean kontrakoa adierazi ezean, formularioetan biltzen diren datuak beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira webguneko jardueretan sartu eta parte hartu ahal izateko. Erabiltzaileak datu zuzen, zehatz eta osoekin beteko ditu inprimakiak. Akatsekin betetzen baditu, hau da, datu faltsuekin, okerrekin, osatu edo eguneratu gabe dauden datuekin, sortu ditzaketen kalte-galeren erantzulea izango da.

Datu pertsonalak babesteko, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen segurtasun mailak hartzeko konpromisoa du EGUíA-CAREAGA FUNDAZIOAK. Horretarako, neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu, egon daitezkeen arriskuak saihesteko, besteak beste: datuak galtzea, oker erabiltzea, aldatzea edo baimenik gabe sartzea. Indarrean dagoen legeriak eskatzen duen bezala, EGUíA-CAREAGA FUNDAZIOA behartuta dago fitxategi automatizatuen datuak isilpean gordetzera.

Erabiltzaileak edo bere ordezkariak datuak eskuratu, aldatu, ezabatu edo aurkatzeko eskubidea erabil dezake edozein momentutan, Datuak Babesteko Lege Organikoak eta aplikagarriak diren gainerako arauek ezarritakoaren arabera. Horretarako, idatzizko komunikazio bat helarazi behar dio Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroari, izen-deiturak eta NA zenbakia adieraziz, honako helbide honetara: C/ Serrano 140. 28006. MADRID.

Gure kezka nagusia hauxe da: erabiltzailearen datu pertsonalak segurtasunez gordetzea. Kontu handiz aritzen gara datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara transmititzerakoan.

Beren lana egiteko erabiltzaileen datuak baliatzeko beharra duten langileek bakarrik dute haietarako sarbidea. Datu pertsonalak babesteko edo/eta gure segurtasun politikak urratzen dituen edozein langilek zigorra jaso ahal izango du.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzailea berea ez den ordenagailu bat erabiltzen ari bada, webgune honetatik irten baino lehen saioa ixtea eta nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada.

ACEPTACIÓN DAS PRESENTES CONDICIÓNS

Ao empregar este sitio web, asumimos que o usuario leu este documento con atención e que entendeu e seguiu os seus consellos. En caso de que o usuario non estea de acordo con esta política de protección de datos ou cos consellos que a través desta se dan, por favor non a empregue. Reservámonos no dereito a modificar a presente condición de uso cando consideremos que sexa necesario. A continuidade polo usuario no uso deste e doutros sitios Web da FUNDACIÓN EGUíA-CAREAGA despois de ter introducido os devanditos cambios, implicará a súa total aceptación.